LURRALDETASUN DIAKRONIKOA

Egitatea da negoziazio prozesua, gatazka gaindi- tzeko proposamen edo ideia bezala hartuta, zahar- kitua gelditu dela eta artxibatu beharra dagoela. Ezin da izan eta ez da izango beste prozesurik, prozesu izendatzen zen elkarrizketa proposamena eusten zuten hiru oinarri objektiboak hautsi egin dira. ETAren sinesgarritasuna hautsi da eta ez du zentzurik su-etena deitzeak. Negoziazio gaitasuna hutsaldu da hari lotutako diskrezioa eta erantzu- kizuna xahutu direlako. Normalizazioaren eta bakegintzaren bereiz- ketaren oinarrizko printzipio funtsezkoa urratu da abangoardizatze politikoa gauzatzeko alferrikako ahaleginean.

Baina prozesurik ez izateak ez du hari atxikita doazen arazoak konpondu direnik esan nahi; esate baterako, presoena, biktimena, eta desarmatzearena. Ezta modu oker edo interesatuan prozesu- arekin nahasi diren aldarrikanpenen arazo ere. Aldarrikapen hori- etako bat, prozesuaren kausa eta xedetzat ezarri den aldarrikapena da: horrenbeste aldiz aipatutako Euskal Herriaren lurraldetasu- narena. Bere birtualtasun politikoan autodeterminazio eskubidearen ahizpa biki bihurtu den aldarrikapena. Gauzak horrela, lurralde- tasuna eta autodeterminazio eskubidea prozesuaren justifikazio eta helburua osatzne duten binomioa nihurtu dira.

Teorian Euskal Herriaren lurraldetasuna demokrazian arazorik gabe mahai gaineratu daitekeen helburu politikoa da. Praktikan, ostera, bere baitan askotariko errealitateetan zatitzen diren hiru errealitate instituzional ikutzen ditu. Gauza da bilakaera politiko eramangarriak dituzten proposamenak ezin daitezkeela egin aniztasun sakon hor- retatik abiatu gabe. Izan ere, Nafarroa-EAE eta Iparraldea- Hegoaldea dikotomiei erantsi behar zaizkie esparru bakoitzak dituen kultur, gizarte, eta aniztasun politiko eta ekonomiko konplexuak. Zein da dialektika horren erantzuna?

Analisirako lanabes bezala hartuko ditugu antropolgian Levi-Straus- ek aplikatutako sinkronia eta diakronia kontzeptuak. Euskal Herrian lurraldetasunaren aldarrikapenak formulazio diakronikoa behar du, ez sinkronikoa. Lurralde bakoitzean egoera bati egin behar diogu aurre: beraz, ekimenek eta abiapuntuek desberdinak izan behar dute. Ez dira berdinak indar politikoen arteko indar erlazioak esparru batean eta besteetan; beraz, prozedurek, baldintzek, eta abiadurek ere ezin dute berb¡dinak izan. Historikoki, sozialik eta demokratikoki erabaki esparru politiko desberdinak daude finkatuta.

Gogoratu behar da, hasierako aldarrikapen nazional sabindarrak foruei lotutako aldarrizkapena zirela, hau da, eskubide historikoei lotutakoak, probintzi izaera zuten aldarrikapenak ziren, beraz.

Autodeterminazio eskubidea aldarrikatzera bideratu zen abertzale- tasunaren berritze demokratikoak, foruzaletasunaren muga probin- tzialistak gainditzea ekarri zuen, teorian. Baina probintzia foru- zaletasun gainditze horrek, teorikoa baino ez denak, errealista ez den erredukzionosmoa eragin du: Euskal Herriaren lurraldetasuna autodeterminazioan oinarrituta aldarrikatzea. Hau da subjektuaren batasunera joan nahi izatea eskubidearen  batasun teorikoaren bitartez: Lurraldetasun sinkronikoa. Proposamen politikoen funtzio- naltasuna zehazten duten historia, aniztasunak, eta baldintzak esistituko ez balira bezala. Europako herri aurreratu batean, XXI. Mendean zerotik abiatzea posible balitz bezala.

Lurraldetasuna-autodeterminazioa formularen erredukzionismoa agerian jartzen da, esate baterako, Euskal Herriaren banaketa Espainiako eta Frantziako estatuye leporatzen zaienean. Ez al da Euskal Herriaren inolako protagonismorik edo parte hartzerik izan foru eta paktuz, borroka eta gerraz jositako bost edo zortzi mendeko dinamikan?

Erredukzionismo ezentzialista hori gezurrezko historia foruzaleak eragindako erreakzioa da, ezbairik gabe. Historia foruzale horrek proposatzen du foruak paktu bezala interpretatzea, baina demokrazia eratu aurreko interpretazioa da, demokrazian, bizitzan gertatzen den bezala, ez baitaiteke pakturik egin erabakitzerik ez daukanarekin. Demokraziaren aurreko dotrina horrek foruei eskaintzen die gizartea definitzeko birtualtasuna, Euskal Herriaren izatea bera ere ukatzeraino. Hau da, foru edo eskubide historikoak herri borondatearen aginduaren gainetik konstituziogile balira bezala.

Era berean, akroniko deituko dugun historizismo pan-nafarzalea bera ere, historizismo sasi-nafarzalearen gehiegikerien ondorioz sortutako erreakzioa da. Nahiz eta erabakitzeko eskubiderik gabeko paktismo foruzalearen gezurrezko historia ofiziala baino hamaika aldiz zehatzagoa izan, historizismoa den heinean errealismo politiko funtzionaletik aldendu egiten da. Egia da Nafarroa izan zela Baskoniaren Europako estatua, eta egia da bere independentzia bortizkeria inperialistak moztu zuela eta, era berean, egia da goi egitura foru-paktuzaleek egia historiko horiek izkutatzeko balio izan dutela. Hala ere, egungo gizarteari soilik dagokio politikoki eraba- kitzeko eskubidea gauzatzea. Eskubide politikoak ez dira jaraunsten, baina historiak haiek aldarrikatzeko argudioak ematen ditu.

Eskubide historikoen interpretazio politikoki funtzionalak ezin du erabakitzeko eskubidea beste gauzatze praktikorik izan eta, maila horretan, egiten du bat autodeterminazio eskubidearekin. Eraba- kitzeko eskubidea errealitatean bideragarri egiteak izan behar du helburua eta lurraldetasunaren auzia konpontzeko prisma.

Lurraldetasunaren aldarrikapen diakronikoa proposamen sinkroni- koa bezain logiko eta duina da eta errealismoaren eta, beraz, etorkizunaren, abantaila ditu.

EAEko kontsulta, Nafarroan erreferendum eskubidea aldarrikatzea bezain garrantzitsua da, edo Iparraldean autonomia aldarrikatzea bezain garrantzitsua. Lurraldetasun diakronikoa aniztasun politikoa errespetuz hartzen duen proposamena da eta konfrontazio politikoa aniztasunaren defentsan eta herritarren aukeran planteatzeko birtualtasuna dauka, eta hori da Euskal Herriko etorkizunaren borroka irabazi dezakegun eremu bakarra.

Analisi honen ondorioa ikasbide bat baino gehaigo da : lurralde- tasuna edo lurraldetasuna-autodeterminazioa, aldarrikapen politiko bezala ez daiteke izan bortizkeria helburu politikoekin erabiltzeko arrazoi edo aitzakia. Ezta bideragarritasun gabekoa agertu den prozesu bat deitzeko ere. Garaia da euskal gizarteak gehiengoz erabaki duena onartzeko komeni zaiona delako: borroka armatua uzteko aldebakarreko erabakia hartzea indar politikoek bideratutako normalizazio politikoari bide emateko, horrek, aldi berean, gatazka armatuaren ondorioen konponbiderako eta desarmatzeko atea ireki dezan.

Patxi ZABALETA

Laissez un commentaire