AUTONOMIA ERAKUSKETA

Hitzordua hartua zela New Yorkeko Miren Itziar Albisu lehendakaria- rekin, iritsi gira, gu Iparraldeko bederatzi lagunak, arratsaldeko 5etan, Brooklynen kokatzen den Euskal Etxerat.
« Gu, Nazio Batuen Erakundean dagoen jatorriko herrier buruz da- goen batzarrean parte hartzera etorri gara New Yorkerat. Iparralde- ko herritarren delegazio bat osatzen dugu eta Iparraldeko Euskaldu- nen eskubideen aldarrikatzerat etorri gara.
Gu herritarrak gira eta hiru elkartetakoak gara (Autonomia Eraiki, Herri Topa eta Gazte Dinamika), gure artean gazteak, artista bat, irakasleak, empresariak, elkarte langileak, gizon emazteak.

Euskal Etxean TOZ artistaren erakusketa aurkeztu dugu, banan banan tinduen izpiritua esplikatuz, baina hori aipatu aintzin, proiektu artistikoaren lotura zuzena Autonomia Eraiki elkartearekin azpimarratu dugu.Autonomia Eraiki ez da alderdi politiko bat eta ez du loturarik alderdi politiko batekin. Elkarte bat da eta bere helburua Iparraldean Autonomiaren ideia zabaltzea da, bai abertzale munduan eta baita ere hortik hat.Autonomia ideia zabala da eta erakusketak ideia ezberdinak adierazten ditu. Toz artistak obra hauek egin ditu elkartearen izpirituan, autonomia ideia horren zabaltzeko, artistikoki.Gaur egun bixtanda Autonomia ideia ez da oraindik orokorra Iparraldean baina kontzeptua hazten ari da. Ekartearentzat, autonomia, Iparraldeak gaur egun ezagutzen duen egoera zailetik ateratzeko aterabide instituzional egokia da. Azpimarratzekoa da, eta nahiz eta lan baikor ainitz eramana izan den, gaur egun departamenduaren aterabidea blokatuta bezala agertzen dela eta instituzio hori desagertzekotan dagoela gerorako Frantziako antolaketa administratiboan.Aurkezpena ondoren, Toz ek erakusketa frantsesez esplikatu du Euskal Etxean bilduak ziren kide ezberdiner, eta Jojok eta Audreyk bapateko itzulpena aseguratu dute euskararat eta ingeleserat. Azpian daukazue deskribapena.Ondotik, debate bat sortu da eta oso interesgarria iruditu zaigu. Galderak ugariak izan dira eta parada ona izan da Iparraldearen egoera aipatzeko.Nazio Batuetarat etortzeko helburuak oroitarazi ditugu beraz: Iparraldeko Euskaldunen ezagupena herri bezala Frantzia Barnean, eta beraz gure eskubideen errespetatzea aldarikatu nazio arteko Karta eta Konbentzio ezberdinetan oinarrituz.Horren lortzeko, hiru testu prestatu ditugu Batzar Egonkorrean aukezteko: bata euskarari buruz, beste bat Giza eskubideer buruz eta gero instituzionalari buruz eta azkena, gazteek idatzitakoa Iparraldeko egoerari buruz. Helduden asten aurkeztekotan gaude.Bukatzeko, Euskal Etxeko kide batzuen kuriositatea izan da jakitea zergatik hegoaldekoak ez zeuden asanblada berdinean. Galdera ona eta erantzun argia. Nahiz eta herri bera osatzen dugun eta bukaerako helburua « Zazpiak bat »ean oinarritzen dugun, gaurko egoera ez da berdina Hegoaldean eta Iparraldean. Nahiz eta akatsak ukan, Hegoaldeak autonomia sistema bat dauka eta euskara ko-ofiziala da lurralde horietan. Horrezgain, Euskaldunak euskaldun bezala ezagutuak dira Espana barnean, ez da kasua Iparraldean. Eta ainitzentzat eta munduko herri askorentzat, Iparraldeko Euskaldunak badirela jakitea berri bat da. Berri horren zabaltzeko eta gure eskubideen aldarrikatzeko gaude beraz Nazio Batuen Erakundean.Harreman onak finkatu ditugulakoan, New Yorkeko Euskal Etxea eskertzen dugu haien ongi etorriareantzat eta espero dugu helduden urtean elgar berrikustea.Erakusketa huts egin baduzue, helduden aste osoan aurkeztua izanen da Bluestocking Library delakoan, New Yorkeko 172 Allen Street -en (Stanton eta Rivington artean, metro hurbilena Fko Lower East Side dela jakinez).Bihar, Apirilaren 28an, astelehenaz, delegazioak konferentzi bat eskainiko du toki berdinean arratsaldeko 7tan. »

Audrey Hoc

Laissez un commentaire