DUELA OGOI URTE
Duela 20 urte justu, desagertzen zela Maddi, gure borroka laguna.
Hemen gira beraz Maddi omentzeko eta gure herriaren historia ur- bila, zorigaitzez markatua izan dela oroitarazteko.
Hemen gira ere, erraiteko goraki, Maddi baita ere Txomin eta Ramuntxo, Didier, Ttittof, Popo juztiziaz eta bakez egarri den gaztetasun etsenplu gisa beti eta betiko daudela gure baitan .
Larrogoi urteak,gure arteko ainitzentzat sufrikario urteak izan dira, alta, garai latz horien ondotik borrokak segitu du.
Sail esberdineko borrokari esker eta borrokarako izan den engaia- menduari esker aitzinamenduak egin izan dira iparraldean
Ez gira alta salbatiak eta Iparraldea egoera kezkagarrian segitzen du, eta bere herri nortasuna izaiteko gaiak galtzen ditu.
Duela urteak bezala,haserrearen egiazko arrazoinak hor diraute oraindik
Hortarako iparraldeak bizi duen den egoera onart ezina ikusten duten guziak borrokan engaiatzera deitzen ditugu. Ahal duten aha- lekin bainan kemen handiarekin. Eta hori gutti batzuek, Maddiren gisa, dena eman behar ez dezaten
Gora Maddi !
Gora Euskal Herria !
Laissez un commentaire