JAKIN ANTZINEKO IK-REN LIBURUAZ

1980 an sortu naiz, Filipe atxilotua izan zelarik zazpi urte nuen beraz.

Nahiz eta IK erakundeak nire gaztaroa zeharkatu duen, gutti nakien bere his- toriari buruz, eratu duten gizon emaz- teer buruz. Euskal munduan egoteak ez du bortsaz erran nahi politikoki iparral- deari buruz gauza asko dakigunik, fami- lia euskalduna ez dugunean oraindik gutiago, eta ez digu Hezkuntza Nazio- naleko programak sustu erakatsiko… Eneko-ren liburua duen balore pedago- gikoarentzat aholkatzen dut, bereziki gazteer, besteak beste La nuque raide eta Bixente Vrignon-en bi liburuak aholkatuko nituzkeen bezala. Gure historia ezagutu behar dugu ez ahanzteko eta aurrera segi- tzeko. Liburuaren egitura kronologikoa da, denboran zehar segitzen ditugu beraz Euskal herriaz maitemindu diren gizon emazte horien gogoetak eta ekintzak. Irakurketaz atxikitzen dudana gizon emazte horien kemena da, zerk bultzatu dituen hautu zail horretara, eta gibelapenarekin konturatzen naiz gaur egun ere, 2008ko bezperan, arazo berdinen aurrean garela… Bai lorpenak izan dira baina euska- raren erabilera % 5tan da Iparraldean ( Euskal Kultur Erakundeko azken inkestaren arabera) eta turismo basatiak familia batzuk euskal herritik kanpo bizitzerat behartzen ditu eta horren lekuko naiz maleruski. Horrezgain, nahiz eta lehen erabiltzaile naizen, ez dituzte Ryan Air edo Easy Jet hegaldi merkeek aferak hobetuko… Liburuak aipatzen dituen «flashback» delakoak ez dira gaurko egoeratik hain urrun eta frogatzat ditugu autonomia-ri buruzko gaurko eztabaidak ! Ainitz hunkitu naute heriotz tragikoen inguruan diren kapituluek, eta neska naizenez, Maddi ezagutzeko parada ukan ez dudala dolu dut. IK ez dela inoiz desegin azpimarra daiteke ere bai, 2003ko ekintza etikoak «egia» xekatzen du eta egia atxeman arte Nun da Popo galdera oraindik pausatua izanen da. Gaur egun IK isilik da baina ez du amore ematerat deitu. Borroka mota ezberdinetakoa izan daiteke, borroka instituzionala horietariko bat da. Euskal Herriaz maitemindu diren gizon emazte eta gazte kementsu batzuk hor direno, IKk iraunen du.

Audrey Hoc

Laissez un commentaire


Warning: Undefined variable $user_ID in /homepages/37/d359806375/htdocs/wp-content/themes/autonomia/comments.php on line 72