FORUM AUTONOMIA ERAIKI DU 22 AU 23 OCTOBRE 2010

INTERVENANTS:

Sabin Intxaurraga, ancien ministre de l’environnement de la communauté autonome d’Euskadi

Joan Ridaura, membre de l’Esquerra Republicana de Catalunya (ERC, la Gauche républicaine de Catalogne)

Gilles Simeoni, élu territorial sur la liste Femu a Corsica

interview de Gilles Siméoni

Sont également  intervenus  des élus et des membres de la société civile d’Iparralde (pays Basque Nord)   , représentant divers secteurs (santé, économie, social, foncier, agricole, etc.) (suite…)

DEPUIS LE JURA

Mezu hau jakinarazteko Autonomiaren 1. Foroan izan ziren Jurako gure lagunek gertakari honen aipaldi bat egin eta interneten bidez plazaratu dutela. Ikus dezakezue argazkia klikatuz.

Ce petit mot pour vous informer que nos amis du Jura, participants au 1er Forum sur l’Autonomie ont fait un compte-rendu de  cet événement et l’ont diffusé sur leur site internet. Vous pouvez y accéder, en cliquant sur l’image.

Allande Socarros

ALLANDE SOCARROS A ARGIA

Nous reproduisons ci-dessous, à l’attention de nos lectrices et lecteurs bascophones, le texte d’un entretien accordé par Allande Socarros, porte-parole de Autonomia Eraiki, à Mikel Asurmendi de l’hebdomadaire en langue basque Argia.

« Batasuna egitearekin,

dogma bezala,

ez naiz ados« 

Autonomia eraiki-n ari zaretenok nondik nora jo nahi duzue ?

Ekimenean hainbat ikuspegi daude eta desberdintasunak onartzen ditugu. Batzuen ustez autonomiak ez du instituziorik aldarrikatu be- har oraingoz. Asko Batera ekimenaren inguruan ibili gara eta ez du- gu damurik horregatik.

Hainbat joeretako abertzaleak zarete…

Bai. Azken hamar urteetan bide desberdinak hartu ditugun abertza- leak, Departamenduaren eskakizunak ez zuela inora eramaten kon- turatu garenak. Bateran edo ABn ari direnek ere hori onartu dute. Gu autonomiaren alde izan gara beti, eta orain urrats finkoago bat ematea erabaki dugu. Autonomia eraiki ekimena eta autonomiaren aldarrikapena bultzatzen dugunok ez dugu Departamenduaren bidea trabatu, bazter geratu gara edo bide hori egiten utzi dugu. Berriki Batasunak hartu du autonomiaren lema. Ondo da. Baina, funtsean, ekimenean ari garenok aspaldi hasi ginen autonomia kontzeptua lantzen.

Urriaren 26an eta 27an lehen foroa burutu duzue Baionan. Zein xedetan ?

Autonomia kontzeptu instituzionala azaltzeko ekitaldia izan da. Kontzeptua sinesgarria eta bideragarria dela azaldu dugu. Nahiko froga dago hori aldarrikatzeko. Autonomia gaur gaurkoz proiektu politiko bat da, ez hainbeste instituzio fisiko bat, egitura politiko bezala eraikitzeko proposamena.

Abertzaleen aldarrikapenak Batera plataforman bildu dira azken urteotan. Zu kritikoa izan zara. Sakondu horretan.

Jarrera nahikoa kritikoa agertu dut Baterari buruz, niretzat bertan indar asko xahutu baita eta ezer gutxi erdietsi. Hala ere, nahikunde horrek merezimendu osoa du, Baterari ez zaio aitzinatzeko nahi- kundea ukatu behar. Nik impasse batera eramango gintuela esan nuen. Hori begi-bistakoa da, ez dut nik bakarrik esaten. Bidea ez da alferrikakoa izan, ados. Helburua jende gehienari instituzioaren beharra dagoela ohartaraztea izan da. Alta, instituzioa erdiesteko ahal bezain bat jende behar dugula aldarrikatzea aitzakia makurra izan daiteke autonomiaren erdiesteko edota berau lortzeko bidea urratzeko.

Zer dago autonomiaren bidean bestean ez dagoena, adibidez ?

Autonomia proiektu politikoa da, eskakizun zerrenda bat baino gehiago da, ez da errebindikazio katalogo bat.

Batera ez da abertzaleen munduan mugatua, Autonomia eraiki berriz ?

Horretan nolabaiteko antzekotasuna daukagu Baterarekin. Herri honen errealitate soziopolitikotik abiatu behar dugu, horretan ados gara. Baina, autonomia –oraindik kontzeptu instituzionala da– eraikitzen joan behar den asmoa da, lan politikoaren bitartez. Bidez bide, anartean autonomia egitura edo instituzioa eraikitzeko sines- garritasuna lortu behar dugu, eremu abertzale zabalagoa erdietsi.

Autonomia Iparraldera ere iritsiko al da ?

Bai. Frantziak autonomia onartu beharko du edo Europar Batasu- narik (EB) ez da egongo. EBk izugarrizko kontraesanetan ezartzen du Frantzia. EB ere ez dugu gogoko, merkatarien Europa ez dugu maite, baina euskaldunok instituzioa izango dugu, ez abertzaleena bakarrik, herri honen izaera politikoa aitortuko duen instituzioa.

Zuek Autonomia eraiki lantzen ari zarete eta AB udal hauteskundeak prestatzen. Bateragarriak al dira ?

Bateragarriak dira baldin xede politikoak finkatzen badira. Hautes- kundeetara eskakizun katalogo batekin joateak ez du luzaroko fun- tsik. Hauteskundeak ere borroka esparru dira niretzat, baina xede politikoekin aurkeztu behar da. Ez naiz ABn, eta noski, alderdien egi- turatik kanpo mintzo naiz, baina alderdiak hauteskunde denboran esnatzen direla dirudi. Ez da guztiz horrela, baina badu egia parte bat. Izan ere, zein da eguneroko ildo eta egitasmo politiko abertza- lea ? Ez dut garbi ikusten.

Hiriburuko auzapez Alain Iriartek gazteei herri kontseiluetan ideiak defendatzera dei egin die ARGIAko orriotan.

Etxebarreko zinegotzia naiz. Frantziako egitura instituzionaletan ibiltzeak, abertzale bezala, ezer gutxitarako balio duela ohartzen naiz. Marko horiek frantziarren egiturak atxikitzeko eginak dira, hautetsi edo auzapeza abertzale izateak ez du gauza handirik balio abertzaletasunaren aurreratzeko. Beren jarrera politikoa indartzeko baliatuko balute instituzioa, ongi, baina kasu gehienetan ez dute egiten. Hautetsi abertzaleak bere proiektu politikoa agertu behar du, baina ez du hori defendatzen. Egitura horiek ez dute abertzaleen xede politikoa azkartzeko balio.

Anartean, lurraren eta etxebizitzaren aurkako ekintza armatuak izan dira Zuberoan.

Legez kanpoko ekintza armatuak baldaude, lehenik eta behin, iza- teko arrazoiak daude. Inor ez da horretan gustuz sartzen. Ekintzak daude izateko arrazoiak direlako, baina horien egiteko arrazoi politikoak azaldu behar dira argi eta garbi, ikuspegi politiko baten ardatzak defendatu behar dira, eta hori eskas da. Aktibismoak ez du balio hori gabe, indarrak galtzea da, botereak dituen ahalen aitzinean galtzaile ateratzen zara. Irtenbideak eman behar dira ekintzekin batera, azalpen politikoen bitartez.

IKk burutzen zituen antzeko arrazoiengatik egindako ekintzak dira alta.

Bai. Baina ohartarazte gisako bat dira, aterabide nekeza dutena: lurra eta etxebizitzaren espekulazioa arazoa da beti. Beñat Espilek idatzia du: “Zuberoako espekulazioaren aurkako taldeak hiru urtez salatu du egoera, oihartzunik ez du ekarri hala ere. Aldiz, bi poxpo- lurekin bi etxe erretzeak ohartarazi du jendea”. Ez da guztiz horrela, baina arazo bat dagoela agerrarazi dute ekintzek.

Zer aldatu da Zuberoan azken hogei urteetan ?

Duela hogei urteko eta egungo hautetsiak, frantses egituretan ari direnak, ez dira berdinak. Zuberoako esperientziak eta borrokak euskalduntasunaren aldeko giro bat ekarri du, ez du esan nahi behar diren baliabideak ekarri dituztela. Herrien Elkargoak ez du bitarteko politikorik, adibidez, euskararen aldeko politika bultzatzeko. Lan egiten du, baina askoz gehiago behar da. Alegia, giroa aldekoa da, baina aldi berean ohartzen gara euskara duela hogei urte baino kinka larriagoan dagoela. Karrikan gutxiago entzuten da. Ihardu- kitzerik gabe ez ditugu gure arazoak konponduko. Instituzioek ez dute arazoak gainditzeko eskuduntzarik, gogoetatzeko balio dute, hein batean, baina ez dute baliabiderik. Anartean zein da abertza- leon proiektu politikoa ? Frantziako alderdi politikoek badute proiektu politikoa, abertzaleok ez. Antieuskaldunak lehen baino gutxiago dira, baina badira oraino ere.

Batasuna ohi da horretarako aldarri.

Abertzaleon batasuna, bai. Batasuna ondo dago. Baina zein helbururekin ? Batasunak berez du interesik, batasunean ibili behar da, baina zertarako definituz. Hauteskundetara joateko bakarrik ? Horretarako bakarrik bada, ez da aski. Batasuna egitearekin, dogma bezala, ez naiz ados.